Zapatuan, San Martzial
11:00etan plater jaurtiketarako frogak egingo dituzte eta 11:30ean, Meza San Martzialgo ermitan. Meza ostean, ohitura den bezala gazta eta ardoa banatuko da Ondoren herriko trikitilariek girotuko dute eguerdia. Arratsalde osoan, umeentzako ohe elastikoa eta gaztelu puzgarria. 16:30ean ekingo zaio herri mailako plater jaurtiketa txapelketari. Txokolatada eta trikitilariekin festa ere izango da arratsalde partean. 21:00etan herri afaria egingo dute eta ondoren suzko erruberekin gozatzeko aukera egongo da. Afal ostean, erromeria Olarte eta Elortza trikitilariekin.
Domekan meza
11:00etan biharamunetik esnatzeko, txistulariekin kalejira eta 11:30ean bizikleta challengea egingo da, San Martzialgo igoera. 12:00etan Meza San Martzialgo ermitan, Antzuolako abesbatzarekin. Ondoren, salda nahi duten guztiendako eta luntxa jubilatuentzat.13:00etan egingo zaie herriko txirrindulariei sari banaketa. Eta Oinarin taldeko dantzariak saioa egingo dute; arratsaldea borobiltzeko erromeria Miren eta Allurrekin.