Aurreko urteetako arrakasta ikusita, aurten ere gastronomia lehiaketa antolatu da herriko jaietako ostiralean, uztailaren 13an. Aurten patata tortilla izango da protagonista.Hala, gastronomia lehiaketari, koadrila egunaren izaera eman nahi zaio aurten eta herritarren parte-hartzea bultzatu. Udalak oinarrizko elikagaiak eta sua jarriko ditu; baina nork berak bere ukitu berezia eta sekretua daraman osagarri hori, etxetik eraman beharko du; baita zartagina ere.
Izena emateko epea uztailaren 6a, ostiralera arte dago zabalik udaletxean edota antzuola.com webgunean.