Zailtasunak arbola jasotzen
Jende asko erakartzen duen beste ekintzetako bat arbola jasotzea izaten da. Aurten ezusteko bat baino gehiago izan dituzte. Izan ere, tira egiteko soka puskatu zen eta, altura gutxitik bada ere, lurrera erori zen arbola. Azkenean, baina, lortu zuten jasotzea.
Gaur, domeka, izango da jaietako azken eguna. Arratsaldean 18:00etan Tatxin eta Potxin pailazoak egongo dira eta 19:30ean, jaiak bukatzeko, asto karrera.