Herri-bazkarirako 130 lagun inguru bildu ziren, ia gehienak taldeko kamiseta morea soinean zutela. Taldearen helburuetako bat da eskubide zibil eta politikoen alde egiteko kaleko mugimendu bat sortzea, eta horretarako parte-hartze naturala bultzatu eta herritarrak elkar ezagutzeko ekintzak antolatzea. Zapatuko jaiak horretan lagundu zuela esan digute antolatzaileek.