2010ean Eibarko beteranoen kontra jokatu zuten, eta iaz hiruko torneoa antolatu zuten Mondrako eta Bergarako beteranoekin batera. Lagunartekoa prestatzeko azken hilabeteotan hainbatetan elkartu dira antzuolarrak entrenamendu saioak egiteko: "Zelaiari neurriak hartzeko eta ohitura apur bat hartzeko elkartzen gara. Izan ere, halako partiduetan min ez hartzen ahalegintzen gara", adierazi digu barrez Andoni Azkargortak, lagunarteko ordezkarietako denak. Hala, partidua jokatu ostean Luntxa egingo dute bi taldeetako ordezkariek.