Udako kirol eskaintza berezia gimnasioan

Usoa Agirre 2012ko ekainaren 13a

Udan ere kirola egiteko zenbait aukera eskaintzen ditu Antzuolako gimnasioak: patinajea, kirol jolasak eta multijarduerak, gimnasia abdominal hipopresiboa eta pump tonifikazioa daude aukeren artean.

Ekainaren 18tik uztailaren 12ra

Patinajea

  • Helduak: martitzen eta eguenetan 19:30
  • Haurrak: martitzen eta eguenetan 18:30

Kirol jolasak eta multijarduerak

  • 1. eta 2. mailakoa: martitzen eta eguenetan 16:30
  • 12-16 urte bitartekoak: martitzen eta eguenetan 17:30

Uztaila osoa

Gimnasia abdominal hipropresiboa

  • Astelehen eta eguaztenetan 18:30

Pump tonifikazioa

  • Uztailaren 2an eta 4an doan izango da ate ireki moduan.

Informazio gehiago duzue Antzuolako gimnasioan: Eguzkia auzoa 7 bajua. 943 76 66 61. antzuolakogimnasioa@gmail.com

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak