Helburuetako bat da, parte-hartze naturala bultzatzea eta herriko denak elkar ezagutzea. Izan ere, eskubide zibil eta politikoen alde egiteko, kaleko jendeak parte hartuko duen mugimendu bat sortu gura izan dute. Hala, zapatuan, denen gusturako jaia prestatu dute.
Egitaraua
11:00- Umeendako jolasak Zurrategin.
13:00- Triki poteoa.
14:30- Herri bazkaria. Bazkal ostean bertsolariak eta jokoak
21:00-Kontzertuak eskolako patioan: Kilauea, Lukas Prest, Hank eta Gozo-gozorekin erromeria.
Herri bazkarirako 100 sarreratik gora saldu dituztela esan digu Azkargortak. Antolatzaileek, kamiseta moreak janzteko deia ere egin dute. Egunean bertan, txosnan erosteko aukera ere izango da.