Jaiak egin dituzte aste bukaeran Ondarren

Jon Berezibar 2012ko ekainaren 11

Azkenean, eguraldiarengatik, ezin izan zituzten zapatuan Ondarre auzoan igerilekuak ipini eta neska-mutikoak bainu barik geratu ziren. Eguzkia agertu ez izanak, ordea, ez zituen zapuztu festarako gogoak eta, argazkian ikusten den moduan, herriko neska-mutikoak arratsaldean txirrindularitza probako lasterkariak animatzera atera ziren. Antzerkia izan zuten gero; eta nagusientzat, erromeria gauean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak