Egubakoitzean, 19:00etatik 20:30era Zurrategi plazan jarriko dute mahaia. ZapatuaN, 12:30etik 14:00etara bitartean Zurrategi plazan izango da lantaldea. Eta domekan, Ondarreko jaiak direla aprobetxatuta, han ere mahaia jarriko dute izena eman dezaten herritarrek. Nahi dutenek, e-mailez ere egin dezakete helbide honetara idatziz: antzuolatikmosaikoa@gmail.com.
Dokumentala
Ekainaren 12an, 19:00etan Olarango aretoan Errausketari ateak ixten dokumentala ikusi ahal izango da. Dokumental hau Oñati Zero Zabor taldeko kideek egin berri dute. Hain zuzen ere, egileetako bat izango da Antzuolan, dokumentalaren ondoren herritarren galderei erantzuteko. Ekitaldi honetan ere mahaia jarriko da herritarrak Mosaiko Erraldoira joateko izena eman dezaten. Dokumentalean hondakinen arazoa jorratzen dute. Horrela, garai bateko hondakinen kudeaketa, Europan dauden eredu ezberdinak, hondakinak tratatzeko dauden hierarkiak, balorazio energetikoa, errauste plantak beharko lukeen zabortegia, errauste plantak osasunean eta ingurumenean duen eragina, zementuaren sektorearen indarra, atez ateko bilketaren ezaugarriak eta beste hainbat jorratzen dituela adierazi dute egileek.