Atzegik urteroko jaia Antzuolan egingo du

Maider Arregi 2012ko maiatzaren 30a

 "Bat gehiago" direla erakusteko, Atzegi elkarteak Antzuolan zapatuan, ospatuko du jaia. Migel Angel Lizarralde Atzegiko kideak azaldu digunez, eguerdian, harrera egingo zaie plazan. 12:30ean aldiz, senitartekoekin asanblea egingo dute. "Urtean egin denaren berri emango da eta zeintzuk diren helburuak azalduko ditugu; balantzea ere egingo dugu eguerdian senitartekoekin batera". Ondoren, bazkaria egingo dute. "120 eta 130 lagun inguru batuko gara zapatuan Antzuolan.

Opariak ere banatuko dizkiegu. Hemendik animatu nahiko nituzke antzuolarrak arratsaldean dantza egitera etortzeko guregana". Bazkal ostea girotzeko, musika izango da protagonista eta dantza egiteko aukera antzuolar guztiei, herrira zabaldu nahi dutela azaldu digu Lizarraldek. "Oihan Vega DJ bergararrak jarriko du musika bazkal ostean. Gure helburua da naturaltasunez, herriari zabaltzea eta denen parte-hartzea bultzatzea. Bat gehiago dira eta hori erakutsi nahi dugu herritarrekin batera".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak