Arrola Mendi taldeak irteera egingo du ekainean

Maider Arregi 2012ko maiatzaren 25a

Ekainerako irteera antolatu du Antzuolako mendi taldeak. Ekainaren 10ean, domekan, egingo da ibilaldia: Udanatik Arrolara eta handik Antzuolara (eguerdirako Antzuolan). Irteera, 08:30ean Olaran parean izango da. Izena emateko azken eguna ekainaren 6 da. Olaraneko egoitzara jo dezakete interesdunek 19:00etatik 19:30era. Baina ekainaren 5a baino lehen 664272519 telefonora deituta eta e-postaz ere eman daiteke izena: arrolamt@gmail.com helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak