Argazki lehiaketak baditu irabazleak

Maider Arregi 2012ko maiatzaren 22a

V. Antzuola eta antzuolarrak lehiaketak baditu irabazleak. Zapatuan, San Isidro feriaren ospakizunen baitan banatu zituzten. Hala, lehen saria Iker Aizkorberen Dantza bat baino gehiago lanarendako izan da. 250 euroko saria eskuratu du. Bigarren saria, Laskurain Txiki, gorriz dagoen hariztitik erretratuarendako izan da. Juanjo Etxezarreta da egilea eta 150 euroko saria eskuratu du.

1go saria: Dantza bat baino gehiago. Iker Aizkorbe.

2. saria: Laskurain Txiki, gorriz dagoen hariztitik. Juanjo Etxezarreta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak