Kontseiluak antolatuta, irailaren 22an Euskaraz bizi nahi dut lelopean lasterketak egin nahi dira Euskal Herriko hainbat udalerritan. Antzuola izan daiteke horietako bat, eta lasterketa antolatzeko lan-taldea osatu nahi da, ibilbidea eta bestelako zenbait xehetasun lotzeko. Bilera, gaur, maiatzak 21, astelehena, 18:30ean udaletxeko pleno aretoan egingo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.