Artisauei dagokienez, denetarik izango da. Batzuk antzuolarrak eta beste asko kanpotik etorriko direnak: xaboi, txirula, bastoi egileak... Feriak goizeko bederatzietan zabalduko ditu ateak eguerdiko ordu biak arte. Bitartean, parte hartzaile guztiei, urtero ematen zaien moduan, oparia banatuko zaie: aurten, lainoztagailu bana jasoko dute. Eguraldi onarekin Kalebarrenen, herriko plazan eta Bustinzurin izango dira postuak. Giro txarrarekin, aldiz, salmenta postuak eskolako aterpean jarriko dituzte. 12:00etan, txistulariek eta trikitilariek kalejira egingo dute.
Lehiaketak
Kukumarru eta Antzuola eta Antzuolarrak argazki lehiaketen sari banaketak egingo dira, Olaranen, 13:00etan.
Bertso saioa
Barikuan, Torresoroan bertso jaialdia egingo da, 22:30ean, Torreosoran. Bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Alaia Martin, Iñigo Izagirre, Aitzol Barandiaran eta Beñat Gaztelumendi.