Denboraldi polita egin arren, ez da posible izan promozioa jokatzea

Maider Arregi 2012ko maiatzaren 16a

Azken jardunaldira arte Antzuola futbol taldeak kategoriaz igotzeko aukera izan du. Ez da posible izan, baina, azken partidua Zestoaren aurka 1 eta 0 galdu dutelako eta Zumaiako bigarren sailkatuak Ordizian 1 eta 2 irabazi zuelako.

Goiko postuetan oso estu zeuden antzuolarrak, eta garaipena ez eskuratzean, seigarren postuan bukatu dute denboraldia. Bestalde, aipatu ere, Jon Gurutz Godoy jokalaria meniskotik operatuko dutela meniskoan min hartu zuelako azken neurketan. Zorionez meniskoa baino ez du kaltetua eta lesioa uste baino txikiagoa da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak