Euskal Herriko Flauta Orkestra, Alaitz Zabalorekin

Arritxu Barruso 2012ko maiatzaren 13a

Euskal Herriko Flauta Orkestrak kontzertua eskaini zuen zapatuan Torresoroan. Ordu eta hogei minutuko kontzertua izan zen eta flautaren doinu eta estilo ezberdinak ezagutzeko aukera izan zen.

"Estilo ezberdinak nahastu nahi izan ditugu: barrokoa, klasizismoa, erromantizismoa eta XX. mendeko musika", adierazi zigun Alatz Zabalok. Koloreei dagokienean ere, zapatuko kontzertuak balio izan zuen ikasteko flautaren familia oso zabala dela: "Biolinaren familian gertatzen den moduan zeharkako flautaren familia ere oso zabala da. Solen dagoen flauta, flauta baxua eta flauta kontrabaxua daude. Gertatzen dena da azken bi horiek ikustea, esaterako, oso zaila dela. Oso instrumentu garestiak dira". Zalantza barik kontzertuko momentu berezienetarikoa izan zen Zabalok solista  moduan jo zuen Franz Doppleren pieza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak