Euskal Herriko flauta orkestrak kontzertua egingo du Antzuolan

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko maiatzaren 10a

Zapatuan, hilak 12, egingo dute kontzertua. Taldean Alaitz Zabalo antzuolarrak ere hartzen du parte.

Zeharkako xirula edo flautez gain, flauta kontrabaxua, flauta baxua, solen dagoen flauta eta xirula mota desberdinak entzuteko aukera egongo da, Salvador Espasaren zuzendaritzapean. Aipatzekoa da, 15 laguneko talde horretan Alaitz Zabalo antzuolarrak parte hartzen duela.

Kontzertua 20:00etan izango da, Torresoroan eta sarrera 3 euro dira.

Honako egitaraua egingo dute:

  • La flauta mágica..........W.A.Mozart ( Arr.S.Espasa) / Bakarlaria: Amaia Lavín.
  • Suite en la menor..........G.Ph. Telemann ( Arr.S.Espasa) / Bakarlaria: Irantzu Pérez.
  • Duettino Sur des motifs hongrois..........F.Doppler. (Arr.S.Espasa) / Bakarlariak: Susana Torre, Alaitz Zabalo.
  • Lorcari omenaldia.......... E.Costa
  • Carnaval de flautas..........Salvador Espasa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak