35 urte ditu eta Bilbon bizi da Zabalo. "Herrian kontzertua emateak urduritasun pixka bat ematen dit; betiko lagunak, familia... bertan izango dira eta ilusio handia daukat", azaldu digu gazte antzuolarrak.
Askotariko erritmoak
Bost obra joko dituzte emanaldian. Horietatik hiru obratan solistak hartuko dutela parte kontatu digu Zabalok.
Musika barrokoa, Mozzart-en Flauta magikoa obra ezaguna, Doppler-en doinu hungariarrak eta Lorkari omenaldia egingo zaion doinua entzuteko aukera izango da. Askotariko erritmoak
Flauten Aratustea
Kontzertuaren bukaeran gainera, Salvador Espasa zuzendariak idatzitako obra batek borobilduko du emanaldia. "Musika garaikidea duen lana joko dugu Carnaval de flautas izenekoa. Erritmo eta armonia ezberdinak batzen dituzten piezak dira eta flautaren familia osoak hartzen du parte", azaldu digu Zabalok.