Erretiratuen elkarteko batzarkide berriak aukeratu dituzte

Maider Arregi 2012ko apirilaren 24a

Genaro Laskurain, presidente aukeratu dute. Fernando Agirre, aldiz, presidente orde eta, Mari Carmen de Juan bokala izango da aurrerantzean. Horiek dira zapatuan Erretiratuek egindako urteko batzar orokorrean hautatutako hiru kide berriak eta izango dituzten karguak.

Elkartetik balorazio ona egin dute. Jendearen parte-hartzea oso ona dela azpimarratu gura izan digute. "Jendeak oso ondo erantzuten du antolatzen diren ekintzetan: antzerkietan, hitzaldietan, meriendetan... Egunero 20 bat lagun izaten da elkartean; domeketan gehiago, kina egiten dugu-eta", azaldu digu Anastasi Gabilondo elkarteko idazkariak. Urteko batzarrean, iazko akta eta egindako ekintzen memoria irakurri zuten. 2012rako aurrekontua eta ekintzak ere onartu zituzten. Diru kontuei dagokienez, tabernakoa nabarmendu zuten. "Tabernan boluntarioei esker, ez dago gasturik eta irabaziak ditugu. Zerbitzu ona eskaintzen da gainera", gaineratu digu Gabilondok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak