Antzuolako jaiak antolatzeko bilera irekia egingo da astelehenean hilaren 23an, udaletxeko batzorde gelan 18:30ean izango da. Nahi duten guztiek dute bertan parte hartzeko aukera. Horixe da hain zuzen ere helburua: ahalik eta jende gehien etortzea, hartara jai egitaraua zabalagoa eta gustukoagoa izango delako.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.