Debagoieneko Dantzari Eguna zapatuan ospatuko da

Maider Arregi 2012ko apirilaren 17a

Zapatuan, apirilaren 21ean Helduen Dantzari Eguna ospatuko da Antzuolan. Ia dena prest dute antzuolarrek. Ilusioz eman dizkigute xehetasunak Oinarin dantza taldeko kideek. 200 dantzari eta txistularik Antzuolako kaleak kolorez jantziko dituzte zapatuan. Askotariko dantzak, izango dira, herri bakoitzarenak bereziak diren dantzak edota guztiek elkarrekin egingo dituztenak. Baina aurten nobedade batekin dator: Aramaioko Lagun Artea taldeak parte hartuko du-eta.

Horrelako egun batek, dantzak gehiago lantzea eta taldea gehiagotan elkartzea eragin duela azaldu digute. Antzuolan dantza bizirik dagoela erakutsi gura dute.

Talde guztiak 10:30ean batuko dira  eta kalejira egingo dute 12:30ean goizeko saioari hasiera emango zaio talde bakoitzak bere dantza erakustaldia eginez. Eguerdian, bazkaria egingo dute, eta arratsaldean, bigarren saioari ekingo diote. Ikusteko moduko dantzak izango direla azpimarratu digute eta debagoiendarrei antzuolara joateko deia egiten diete.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak