'Patxiko Txerren', ipuingitza martxan da

Maider Arregi 2012ko apirilaren 2a

Liburuaren eguna, hilaren 23an, ospatuko da; horren harira, Patxiko Txerren ipuingintza saioa izango da. Lehen mailatik seigarren mailara arteko gaztetxoek dagoeneko euren imajinazioa erabili dute eta egindako ipuinak aurkeztu dituzte. Hala, ipuingitza landuz, maila bakoitzeko lan onenak aukeratuko dituzte, apirilaren 22ko jaialdian, 19:00etan Torresoroan. APIKA ipuin kontalarien saioa izango da aurretik; ondoren, aukeratutako lanak sarituko dituzte. Lan guztiak batu, eta enkoadernatuko dituzte, liburuxka formatua emanez. Liburutegian eta eskolan izango dira kopiak denen eskura irakurgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak