Arrolak batzarkide berriak ditu

Maider Arregi 2012ko apirilaren 2a

2011ko batzarreko akta irakurri eta onartzearekin batera, helburuak eta erabakiak ere finkatu ditu Arrolak urteko Batzar Orokorrean. Hala, helburua jendea, eta batez ere gazteak, erakartzea dute. "Pirinioetako irteera izaten da jendetsuena. Egia esan ordurako gazteak oporretan daude eta posible dute irteera egitea; besteetan ikasten daude-eta.

Urte berri egunekoa ere nahiko arrakastatsua da, batzuk elkarrekin igotzen gara Arrolara eta gero hamarretakoa egitera eta beste batzuk beraien kontura etortzen dira txorizo eta salda hartzera giro ederra egoten da", azaldu digu Nerea Ruiz mendi taldeko kideak. "Gu saiatzen gara kartelen bidez iragartzen, komunikabideak erabiltzen... baina zaila dago. Gazteak animatu nahi ditugu eta erakarri".

Hala, irteerei dagokienez, irizpide batzuk ezarri zituzten batzarrean. "Kontuan hartzen da Arrolako bazkide diren edo ez; eta erosotasuna eskaini nahi diegu ahalik eta pertsona gehien joan dadin irteeretara. Garrantzia ematen diogu irteerak antolatzeari; beti ere diru poltsa baldin badago". Ekintzak antolatzerako orduan, herritarren parte-hartzea bultzatu gura dute. Horretarako, "arrolamt@gmail.com":mailto:arrolamt@gmail.com helbidera nahi dutenek ekarpenak egin ditzakete. Bestalde, aipatu, irteeren argazkiak ikusgai dituela herritarren blogak atalean. arri", gaineratu digu.

2012rako ekintzak

Maiatzean, Iparraldera irteera egingo dute; ekainean Udana-Korosti-Arrrola-Koroso-Antzuola ibilaldia; uztailean Pirinioetako irteera Hiru Erregeen mahaia ingurura; irailean, finalista eguna egingo dute; urrian, Karakatetik Antzuolarainoko mendi irteera. Urriaren 27an eta 28an argazkilaritza ikastaroa egingo da Benito Canteroren eskutik.

Kide berriak

Batzarkide izateari utziko diote Iker Mansok, Migel Angel Lizarraldek, Juan Antonio Iturbek, Joseba Iparragirrek eta Nerea Ruizek. Bigarren urtez jardungo dute: Ander Murgiondo, Juan Carlos Gomez eta Hodei Aranguren izango dira. Kide berriak hauek izango dira: Mari Pi Laskurain, Deiane Zubikarai, Ibon Urzelai eta Imanole Lagorburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak