Aurtengo Debagoieneko Dantzari Eguna apirilaren 21ean egingo da

Maider Arregi 2012ko martxoaren 28a

Urtero ibarreko herri ezberdinetan ospatzen da Dantzari Eguna. Hasieran, zazpi herritan egiten zen jaia, egun, lau herritan egiten da: Arrasaten, Oñati, Aretxabaletan eta Antzuolan. Azkenengoz, orain dela lau urte egin zen Antzuolan Debagoieneko Dantzari Eguna. Aurtengo jairako antolakuntza lanak abian direla azaldu digute Oinarin dantza taldeko kideek. "Dantzari eta txistulariak batuta, 150 lagun inguru elkartuko gara Dantzari Egunaz gozatzeko", aurreratu digute ilusioz. Lore Gazteak, Oñatz, Oinarin eta Lagun Artean taldeen dantzak, besteak beste ikusgai, hilaren 21ean.

Egitarau zabala

Talde guztiak batuko dira, 10:30ean eta kalejira egingo dute herriko kaleetan barrena 12:00ak aldera. 12:30ean goizeko saioari hasiera emango zaio talde bakoitzak bere dantza erakustaldia eginez. Askotariko dantzekin gozatzeko aukera: ikurrin-dantza, bunako, makil-dantza, txankarranko, arin-arina, fandangoa, agurra, esku-dantza, sueltoa, mixtoa... Eguerdian, bazkaria egingo dute, eskolako patioan. Arratsaldean, bigarren saioari ekingo diote eta besteak beste ondorengo datzak izango dira: ezpata-dantza, brokel-dantza, makil dantza edo uztai dantza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak