Parte-hartzeko
Ikus-entzuleek saioan parte hartzeko eta alkateari galderak egiteko aukera izango dute, saioa zuzenean baita 21:30ean hasita. Hainbat modutara egin ahal izango dute hori. Zuzenean, telefonoz deitu dezakete: 943 25 05 03. Sare sozialak ere zabalik dituzte herritarrek nahi dutena galdetzeko. Twitter bidez #harira hashtag-a, traola, erabili dezakete horretarako. Eta, @antzuolagoiena Twitter kontura bidalita ere bada aukera parte-hartzeko.
Baina aurretik galderak egiteko bidea ere badago. Posta elektronikoz harira@goiena.com helbidera egin daitezke ekarpenak.
Goiena.net-eko albiste honetan bertan ere egin daitezke ekarpenak, albistearen barrenean, erantzunen atalean, galdera edo iruzkina utziz.
Aipatu bezala, antzuolarrek parte-hartzeko hainbat modu, bide dituzte. Orain, galderak edo kezkak luzatzeko gonbita luza nahi dizuegu Goienatik. Animatu eta, parte hartu!