Hilaren 11n, Gipuzkoako eskolarteko mendi lehiaketan, 17 haurrek eta 13 gurasok hartu zuten parte. Debara egin zuten irteera giro paregabean eta paisaiaz gozatuz. Argazkia, Itziarren ateratakoa da; indarrak berreskuratzeko eta mokadutxoa jateko egindako geldiunean egindakoa. Goizeko bederatzietan habiatu ziren eta eguerdiko ordu batak bitarteko buelta egin zuten. Bukaeran, diploma bana jaso zuten gaztetxoek. Bestalde, esan, hilaren 28an Arrolak urteko Batzar Orokorra egingo duela 18:15ean hasita.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.