Aurten gainera, Grimm anaiek Cuentos para la infancia y el hogar (1820) liburua argitaratu zutela, 200 urte bete dira. Hala, Grimm anaien ipuinak hizkuntza ezberdinetan kontatuko dituzte. Saio birtuala izango da, izan ere, ipuin horiek grabatu egingo dira eta ondoren, nazioarteko webgunean jarriko dituzte beste herrialdeetako grabaketekin. Norberak nahi duen hizkuntzan eta hizkuntza horren kultura ezaugarriekin kontatzeko aukera izango du publiko aurrean. Ateak zabalik dituzte ekimen honetan parte hartu gura dutenek.