Gaur, martxoak 9, arratsalde-iluntze partean alardeari buruzko inkesta egingo du Mairuaren Alardearen elkarteak herriko kaleetan zehar. Inkestaren bidez baloratu nahi dena da 2009an alardeari egindako aldaketek herritarrengan zein harrera eta eragin izan duten, eta alardearekiko jarrera nolakoa den. Inkesta kalean betetzeko aukera horretaz gain, Internetez betetzeko aukera ere badago: hemen sakatuta edo www.antzuola.com webgunean. 3 minutu baino gutxiago behar dira betetzeko.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.