Jeltzaleen kontrako botoarekin onartu dute Antzuolako Udal aurrekontua

Maider Arregi 2012ko martxoaren 7a

Antzuolako 2012rako aurrekontuak onartu dituzte atzo egindako osoko bilkuran Bilduren aldeko zazpi botoei esker. EAJk aurka bozkatu zuen, ez daudelako ados, Udal Gobernuak, aurtengo aurrekontuak aurkezteko moduarekin. Alderdi sozialistako kidea Carlos Urrestarazu ez zen osokora azaldu.

Aurkako botoa eman arren, aurrekontuak ez dituela inpugnatuko adierazi zuen EAJk. "Itxurari eta Udaleko jarduerari errespetu minimo bat" eskatu diote alderdi jeltzaleko zinegotziek.

Bestalde, Mikel Jauregi Bilduko zinegotziak, gardentasunez jokatu dutela azpimarratu zuen. Udaletxean, urteetan lanean dabiltzanen laguntzarekin, talde lanean egin dituztela aurrekontuak gaineratu zuen. Eta Agintaldi honetako erronkari dagokionez, Jauregik nabarmendu zuen hiru urte barru "zorpetze maila jaitsi" gura dutela. Gauzak "bere unean ordainduta izatea" dela helburua eta, "ondoren datozenek zorpetze txikia" izatea. 

Bestelako erabakiak 

Aurrekontuaz gain, etxebizitza tutelatuen eta eguneko zentroaren kudeaketa Bideberri mankomunitateari uztea onartu zen atzoko osokoan. EAJ abstenitu egin zen arren, esleipena egiteko pleguei baiezkoa eman zion. Hala, atzoko osokoan, Euskara biziberritzeko plan nagusia onartzeko proposamena, edota gaztetxokoa, gimnasioa eta torresoroko eraikinaren alokairua berritzea onartu zen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak