'Auzolanean' gaztetxe berria abian jarri nahi da

Maider Arregi 2012ko otsailaren 28a

Gaztetxearen etorkizuna martxoaren 2an eta 3an eztabaidatuko dute antzuolarrek.

Hilaren 10ean, gaztetxearen gaineko hausnarketa egin zuen herritar talde batek. Tartean, gaztetxe berriaren obrak izan zituzten berbagai.

"Helburua, gaztetxearen oinarrizko obrak burutzea izan da: elektrizitatea, eraikina eta iturgintza lanak egitea; gaztetxea behin behinekoa izatetik iraunkorra izatera pasa da-eta", esan digute. Lanak, herriko langileek egin dituztela azaldu dute: "Gure helburua, eraikina zegoenetan hartu eta hau gutxika eraikitzea zen; baina, denbora aurka geneukan eta oinarrizko obra herriko langileek egiteko erabakia hartu genuen, segurtasun arauak bermatuz".

Hurrengo urratsa eman gura dute, eta topaketak egingo dituzte, auzolanaren filosofian murgilduta.

Martxoko topaketak

Martxoaren 2an eta 3an, gaztetxearen etorkizuna landuko duten bi topaketa egingo dira. Hala, barikuan, 22:00etan beste herri batzuetako gaztetxeetako kideekin, zein Antzuolako gaztetxean haritu diren belaunaldi ezberdinetako kideekin kafe tertulia bat egingo da eta esperientziak trukatuko dituzte.

Zapatuan, aldiz, 10:00etan, anbulatorio zaharreko gaztetxearen kudeaketa izango da topaketaren oinarria. Bertan, auzolanerako egutegi bat zehaztuko dute. Asanbladatik interesa duten herritar denen parte-hartzea bultzatu gura da. "Amesten dugun gaztetxea benetan sortu eta eraikitzeko egunak izango dira, beraz, animatu eta ez gelditu etxean", azpimarratu gura izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak