"Antzuola eta antzuolarrak" V. argazki lehiaketa abian da

Maider Arregi 2012ko otsailaren 27a

Antzuola izango du protagonista argazkiak. Bertan, antzuolarrak, Antzuolako ohiturak, jaiak, Antzuolako jendea, tokiak… azaldu daitezke. Parte-hartzaileak hiru mailatan banatuta egongo dira: lehen maila: 6-12 urte (biak barne); bigarren maila 13-18 urte (biak barne), eta hirugarren maila 19 urtetik gora. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztu ditzake;  koloretan edo zuri-beltzean. Lanak udaletxean aurkeztuko dira eta azken eguna maiatzaren 4a izango da. Jarraian oinarriak:

OINARRIAK

1.- Argazki lehiaketa honetan Antzuolan jaio edo bizi den edozeinek parte har dezake.

2.- GAIA: Antzuola izango du protagonista argazkiak. Bertan antzuolarrak, Antzuolako ohiturak, jaiak, Antzuolako jendea, tokiak… azaldu daitezke.

3.- PARTEHARTZAILEAK
- Lehen maila: 6-12 urte (biak barne)
- Bigarren maila: 13-18 urte  (biak banre)
- Hirugarren maila: 19 urtetik gora

4.- LANAK: partehartzaile bakoitzak, gehienez, hiru argazki aurkeztuko ditu. Lanak koloretan edo zuri-beltzean aurkez daitezke.

5.- NEURRIAK
Argazkien euskarria 30 x 40 cm-koa izango da ezinbestez, eta kartulina finez eginikoa; kartulina krema edo beige kolorekoa izango da. Euskarri horren barruko argazkiaren neurria, gehienez, 25 x  35 cm-koa izango da.

6.- AURKEZPENA
Argazkiak egileari buruzko datu barik aurkeztuko dira, baina argazki bakoitzari atze aldean izenburua ipiniko zaio.

Argazkiarekin batera, kartazal itxia aurkeztuko da: kartazalaren gainean lanaren izenburua eta zein kategoriatan parte hartzen duen jarriko da; kartazal barruan, berriz, partehartzailearen datuak eta argazkiaren izenburua sartuko dira.

7.- SARIAK:
- Lehen maila: 1. Saria: 25 € . 2. Saria: 15  €
- Bigarren maila:1. saria: 45 €. 2. saria: 25 €
- Hirugarren maila: 1. saria: 250 €. 2. saria: 150 €

Egile bakoitzak sari bakarra jaso ahal izango du.
Epaimahaiak hala erabakiz gero, edozein sari hutsik gera liteke.

8.- AURKEZTEKO EPEA
Lanak udaletxean aurkeztuko dira. Epea maiatzaren 4an bukatuko da.

9.- EPAIMAHAIA
Argazki munduko pertsona adituek osatuko dute epaimahaia.

Lanak baloratzerakoan, kalitate teknikoa eta artistikoa eta adierazteko orijinaltasuna hartuko dira kontuan.

10.- LANEN ERABILERA
Udalak lehiaketara aurkeztutako argazkiak nahi duenerako erabiltzeko edo argitaratzeko eskubidea izango du.

11.- SARI BANAKETA
Sariak San Isidro egunaren ospakizunean, maiatzaren 19an, 12.30ean, emango dira, Olaranen.

12.- ERAKUSKETA
Aurkezten diren argazki guztiekin erakusketa egingo da Olaranen, San Isidro asteburuan.

13.- LANAK ITZULTZEA
Erakusketa bukatu eta gero egileak udaletxean jaso ahal izango ditu argazkiak hilabetez. Epe hori bukatu eta gero udalak erabakiko du argazkiokin zer egin.

14.- OHARRA
Lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri arau hauek eta epaimahaikoen erabakia onartu direla esan nahi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak