Martxoko asteburuetan ere gaztetxokoan badago zerekin gozatu. Hala, zapatuan, berdintasun generoaren gaineko tailerra egingo dute gaztetxoekin. Martxoaren 10ean eta 11n, aldiz, Izarren argia filma ikusteko aukera izango da 17:00etatik aurrera. Hirugarren astebururako, Elosura irteera antolatu dute. Interesa dutenek izena eman beharko dute aurrez. Eta martxoko azken asteburuan gaztetxokoko Lip Dub-aren grabaketa egingo da.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.