Gaztetxearen gaineko lehen bilera informatiboa eginda, orain hurrengo urratsa emango dute Antzuolako Gazte Asanbladako kideek. Martxoaren 2rako eta 3rako topaketak antolatu dituzte. Hala, herri eta belaunaldi ezberdinetako gaztetxeko kideekin bilduko dira hilaren 2an, barikuan, 22:00. Hilaren 3an, aldiz, zapatuan, anbulatorio zaharreko gaztetxearen kudeaketa oinarri izango duen topaketara joateko deia egin nahi zaie herritarrei.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.