Virginia Imazek emango du ikastaroa
Ipuin kontaketari buruzko formazioa erakutsiko dute eta baita errepertorioa prestatzeko aukerak eskaini ere. Ikastaroa Virginia Imazek emango du. Tailerra gazteleraz da, baina ipuinak prestatu eta kontatu euskaraz eta frantsesez ere egingo dute. Taldea irekia da, bi hilean behin elkartzen dira.
Edonori zuzendutako ikastaroa
Ipuinak nola kontatu eta baita nola asmatu jakin nahi duen edonori zuzendutako ikastaroa da. Irakasle asko joaten direla zaldu du Imazek, baina gurasoendako ere egokia dela azaldu du: etxean ipuinak nola kontatu ikasteko. Parte hartzaileen artean giro ederra sortzen dela gaineratu du.
Interesatuek 943 76 97 90 edo 607 20 45 03 telefono zenbakira deitu edo oihulariklown@oihulariklown.org helbidera idatz dezakete izena emateko.