Euskaltelek zuntz optikoa instalatuko du datozen hilabetetan

Maider Arregi 2012ko otsailaren 17a

Euskalteleko langileak lanean hasiko dira Euskaltel enpresaren zuntz optikoa herrian instalatzeko. Asmoa da ondorengo hilabeteetan lanok egitea. Aurretik baina, herriko datuak jaso behar dituzte auzoetan eta zenbait etxebizitzatan. Gainera, etxeen argazkiak aterako dituzte eta planoak ere egingo dituzte. Kasu batzuetan, jabekideei ere galderak egin beharko dizkiete. Lan hau egingo duten Euskalteleko langileek, Antzuolako Udalaren eta Euskaltelen identifikazioa eramango dute. Hala, Herritarren laguntza eskatu gura du Udalak telekomunikazio proiektu garrantzitsu hau aurrera eramateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak