Laskuraintxiki baserrian piztutako sutea kontrolpean

Maider Arregi 2012ko otsailaren 14a

Lizarraga auzoan dagoen Laskuraintxiki baserrian piztu da sua. Goizeko bederatzietan, logela bateko tximinian gertatu da; goizeko 10:15etarako guztiz kontrolatua zuten sutea. Bertan izan dira Ertzainak eta baita ere lau suhiltzaile kamioi tximinia garbitzeko lanak egiten. Sutea gertatu denean, Xabi Biteri bertako semea lo zegoen eta logelako tximiniatik kea irteten zela konturatu dela esan digu: "gaueko erreleboan egin dut lan eta logelan nengoen une horretan. Keak esnatu nau; eskerrak bestela teilaturainoko sutea izango genuen".

Egitura osoa egurrezkoa duela kontatu digu Laskuraintxikiko Anton Biterik: "sutea garaiz harrapatu dugu; bestela dena erretzeko arriskua zegoen oso osorik egurrezkoa da-eta". Zorionez logela berritu batek eta tximiniak izan ditu kalteak eta dena susto batean geratu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak