Torradak nola egin ikasten ibili dira gaztetxoak

Txomin Madina Milikua 2012ko otsailaren 12a

Urteko sasoi honetan gozoki tradizionalik egotekotan, torradak dira horiek. Egiteko errazak, eta jateko errazagoak. Horretan ibili dira asteburuan Antzuolako Gaztetxokoan: torradak nola egiten diren ikasten, eta behin egindakoan, jaten.

"Ogia esnetan busti behar da; ondoren, irinetatik eta arrautzetatik pasa; frijitu eta bukatzeko, azukrea tamainan bota behar zaio" azaltzen zuten Marta Sanchezek eta Olaia Gastiainek, atzo eta gaur Antzuolako gaztetxokoan egin den ikastaroan begirale lanetan ibili direnek. Bertan parte hartu duten gaztetxoak trebe ibili omen dira gainera begiraleen esanetan: "iaz ere egin genuen, eta hori nabari da". Trebe bai, eta gogotsu ere esan daiteke baietz: gaztetxokoko sukaldea, horrelakoetan gertatu ohi den moduan, hankaz gora; baina behin torradak zartaginetik pasa eta azukrea botatakoan, itxura ederra zuen platerean azken emaitzak.

Ikastaroan parte hartu dutenek izango dute aurrerantzean entretenimendua neguko arratsalde hotzetarako; bai entretenimendua eta baita askaria ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak