Antzuolako AHTren tueneleko lanak geldi daude eguenaz geroztik, lanak egiten dabiltzan galerietako baten metano gas poltsen zantzuak aurkitu dituztelako. Euskal Trenbide Saretik adierazi dutenez, langileen segurtasuna bermatze aldera hartutako erabakia izan da hau. Gogoratu joan den astean bi langile larri zauritu zirela galerietako baten emandako leherketaren ondorioz. galeria horretako lanak aurretik geldi zeuden, leherketaren arrazoiak ikertzen dabiltza-eta.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.