Oihulari Clownek antolatutako ikastaroa hilaren 26an egingo da

Maider Arregi 2012ko otsailaren 8a

Elurragatik eta eguraldi txarraren ondorioz, atzeratu egin zuen Oihulari Clownek hasiera batean ikastaroari jarritako data.  Hala, eta eguraldiak laguntzen badu, hilaren 26an, domekan, egingo da ikastaroa Lizarragako Laskurain Haundi baserrian.

Izena emateko aukera zabalik

  • Tailerra 15 lagun inguruko taldeak osatuko du.
  • Interesa duen ororendako dago zabalik deialdia.
  • Debagoienetik kanpokoa den jendeak ere izena eman duela aurreratu digute Oihulari Clownetik.
  • Ikastaroan izena emateko aukera badago. Interesa dutenek e-maila idatzi dezakete oihulariklown@oihulariklown.org helbidera.
  • Bestela 943 76 97 90 telefonora ere deitu dezakete.
  • Ikastaroaren irupena 10:30etik 21:00etarakoa izango da, gutxi gora behera.
  • Matrikula 80 eurokoa da, bazkaria barne.
  • Tailerra, Virginia Imaz eskarmentu handiko antzezleak emango du.
  • Tailerrean, ipuinak kontatzeko teknikak azalduko ditu Imazek: ipuinaren denbora nola banatu, metaforen erabilera, narrazioaren egitura, ametsetan oinarritutako ipuinak, arnasketa egokia ipuinak kontatzerakoan, zein hitz erabili eta zein ez erabili, ipuin klasikoen analisia...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak