'Ez dot moztuko bizarra' ekimena aurkeztuko dute

Maider Arregi 2012ko otsailaren 8a

Eskubide zibil eta politikoen alde egiteko herritar talde batek sortu duen Ez dot moztuko bizarra! ekimena aurkeztuko dute hilaren 24an, Olalden, 21:00etan. Deialdia ohiko jendearendako eta bereziki ohikoa ez denarendako da. "Betikoa ez den jendea etortzeko ahalegin berezia egin gura dugu", azaldu dute. Aurkezpen afarian izena emateko epea hilaren 19ra artekoa da eta Arin tabernan eman daiteke; prezioa 6 euro. Antolatzaileek gosea eta umorea eramateko eskatu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak