Bi langile zauritu dira AHTren lanetan, Antzuolan

Julen Iriondo 2012ko otsailaren 5a

Leherketa batean zauritu eta Gurutzetako ospitalera eraman zituzten, erreduren sailera. Egubakoitz arratsaldean gertatu zen istripua, Antzuola eta Ezkio- Itsaso arteko zatiko tuneletako baten lanetan.

Ezagutzen ez diren arrazoiengatik harrapatu zituen langileak leherketak; anbulantzia iritsi eta ezbeharraren lekuan hartatu zituzten aurrena, eta Gurutzetako ospitalera eraman zituzten gero, erreduren sailera.
Ez da AHTren zati honen lanetan gertatu den lehenengo istripua; iazko abuztuan, 29 urteko langile batek hanka galdu zuen beharrean ziharduela izandako istripuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak