Anelkarrek 564 kilo janari batu ditu Saharara bidaltzeko

Maider Arregi 2012ko otsailaren 1a

Balorazio oso positiboa egin dute Anelkarrekoek. Iazko kilo kopurua gainditu dutela kontatu digu Anelkarreko Jabi Etxanizek. Pozik daude eta balorazio oso positiboa egin dute. "Bi mila biztanleko herri batendako 564 kilo janari jasotzea oso emaitza positiboa da". Iaz, 504 kilo izan ziren, aurten baino 60 kilo gutxiago. "Urtarrileko aldapa eta krisia oinarri duten ekonomia albisteak ikusita, elkartasun maila hau mantentzea ez da makala!".


2003az geroztik goraka
Anelkarrek 2003an abiatu zuen Saharara elikagaiak eta konpresak bidaltzeko kanpaina. Ia 10 urte pasa dira eta herritarren arrera ezin hobea izan da, goraka doa. "Saharako gaiak badakigu, jende ezberdin askori zuntza  ukitzen diola eta denon elkartasuna jasotzea nahi izan dugu beste behin. Laguntzaile asko eta fidelak dauzkagu eta oso pozik gaude egin duten lanarekin. Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen Antzuolako eskolari, Udalari eta Anelkarri herritarrek erakutsitako elkartasunagatik", gaineratu gura izan dute Anelkar elkarteko kideek.
Bestalde, elkartetik gogorarazi nahi dute Saharako interes ekonomikoa alde batera utzi behar dutela gobernuek eta giza interesak lehen mailara ekarri behar direla. Azken hau baita irtenbidea bilatzeko bidea. "Horrenbeste urteren ostean, soluzio bat bilatzea ezinbestekoa eta lehentasunezkoa da", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak