Herritar guztien ahotan dabil kontua; askok ez dakite ondo autoetatik zer eta nola lapurtu duten, baina gertatu denaren jakinaren gainean daude.
Bestalde, garaje eta etxeetan ere lapurreta saiakerak izan direla adierazi digu Ertzaintzak. Horregatik, herritarrek esan digute dagoeneko neurriak hartzen dituztela eta etxeko ateari giltzaz bi buelta ematen dizkiotela.
Herritarrak, beraz, orokorrean nahiko arduratuta daude egoerarekin. Ertzaintzak, momentuz, ez du inor atxilotu baina ikerketa abian dutela jakinarazi digute.