Gaztetxokoko otsaileko egitaraua ekintzaz beteta dator

Maider Arregi 2012ko urtarrilaren 30a

Otsaileko aste bukaeretan gaztetxo denen gustua beteko duten ekintzak izango dira. Hala, otsailaren 4an eta 5ean Aupa Etxebeste euskarazkoa filma ikusteko aukera izango da 17:30ak inguruan.

Otsailaren 11 eta 12rako torradak egin eta dastatzeko aukera izango da. Otsaileko hirugarren asteburuan Aratusteen txanda izango da. Horregatik Aratuste merienda eta karaokea prestatu dute hilaren 18rako. Hurrengo egunerako, aldiz, otsailaren 19rako, txorixoa euskararekin bat lelopean pintxoak saltzera kalera irtengo dira. Eta azkenik, otsailaren 25ean eta 26an Gaztetxokoa margotzera joateko deia egin diete herritarrei. Norberak gogoko dituen irudiak eta "zikintzeko gogoa" eraman beharko ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak