Martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu dute

Maider Arregi 2012ko urtarrilaren 27a

Bidebarri mankomunitateak deitu du Leintz Gatzaga, Elgeta eta Antzuolako herritarrendako. Emakumeen Nazioarteko egunaren harira, Bidebarri mankomunitateak bigarrenez antolatu du Martxoak 8rako kartela aukeratzeko lehiaketa. Lanak entregatzeko epea otsailaren 21era bitartekoa da, udaletxean 15:00ak arte.

Ezaugarriak

Kartelaren diseinuaz sortzeaz gain, leloa ere egileak egin behar du. Asmatutako testua, kartelaren diseinua bezain garrantzitsua izango da.

Gainera, kartelak Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko eguna 2012 errotulua eta Bideberri mankomunitatearen logotipoa eraman beharko ditu. Bigarrenez antolatu du Bidebarri mankomunitateak Martxoak 8ko kartelen lehiaketa. Martxoan, erakusketa egingo da jasotako lanekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak