Antzuolan, pasa den urtarrilaren 14an egin zen urteko lehen plastiko bilketa Supide azpialdeko aparkalekuan.Hurrengo bilketa eguna, otsailaren 28an, martitzena, egingo da aipatu moduan Supide azpialdeko aparkalekuan.
Batuko den plastiko mota
Baserri inguruetan sortu ohi diren lau plastiko mota batuko dira nagusiki, hauexek: siloa estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza; belar boletan erabiltzen den plastiko beltza; baita negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen den plastiko beltza ere eta negutegiko plastiko zuria, hurrenez urrun. Kontuan hartzeko ezinbesteko oharra: plastiko sokak ez dira batuko.
Bilketa egunak
Hilean behin egingo da plastiko bilketa eta martitzenetan izango da arratsaldez.
Hauek hileroko hitzorduak: otsailak 28, martxoak 27, maiatzak 22, uztailak 24, irailak 25, azaroak 27 eta abenduak 18, dira Debagoieneko landa garapen elkarteak ezarri dituen plastiko bilketen egunak.
Utzi plastikoa arratsaldez esandako lekuan; Norbaitek, esandako lekuaren partez beste nonbaiten nahi badu plastikoa utzi, telefonoz deitu beharko du ondorengo telefono zenbakira: 943 76 25 47.