Herriko mus txapelketako finala domekan jokatuko da

Maider Arregi 2012ko urtarrilaren 24a

Pasa den aste bukaeran jokatu ziren herriko mus txapelketako hiru kanporaketak. Guztira, 22 bikotek hartu zuen parte. Baina, domekan jokatuko den finalerako txartela ondorengo lau bikotek eskuratu dute: Lehen postuan Igor eta Txarly; bigarrenen Nekane eta Agurtzane; hirugarren Serafin eta Anselmo eta laugarren postuan Felix eta Felix bikotea. Bestalde, barikuan, 22:15ean, Gailur tabernan laugarren eta azken kanporaketa jokatuko da. Hauxe da beraz orain arte parte hartu ez duten bikoteendako domekako finalerako txartela lortzeko azken aukera.

Azken kanporaketa

Barikuan, 22:15ean, Gailur tabernan laugarren eta azken kanporaketa jokatuko da. Hauxe da beraz orain arte parte hartu ez duten bikoteendako domekako finalerako txartela lortzeko azken aukera.

Domekan finala

Arin jatetxean jokatuko da domekan, hilaren 29an, herriko mus txapelketako finala. Bertan banatuko dira herriko irabazleendako sariak eta lurraldeko txapelketara joango direnen bikoteak hautatuko dira. Lurraldekoaren ondoren Euskal Herrikoa etorriko da; horietara joan ahal izateko aukera bakarra herrian sailkatzea da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak