Aranburu eta Iturbek adierazi dutenez, "ezin dugu eta ez dugu nahi hiltzen lagatzea hain antzinako gure ondarea, Antzuolako sorrera eta sustraia". Eliz elkarteak Uzarraga ez erabiltzeko eta bertan obrarik ez egiteko erabakia hartu du eta egungo egoeran, erabaki hori "ulergarria" dela esan dute. Garbi utzi nahi izan dute ez dutela nahi eliz elkartearen erabakia epaitzerik; Uzarragari "bizia" eman nahi diote, erabilpen ezberdin bat emanez. Uzarraga "herritarrena, antzuolarrena" izan dadin.
Hauxe gehitu dute Aranburu eta Iturbek: "Lan ikaragarria eta urtetarakoa daukagu aurrean. Bitarteko urriekin, baina antzuolarren indarrarekin posible egingo dugu, ezin dugulako gure ondarea erortzen eta desagertzen utzi. Gure aurrekoei ere zor diegu, eta beraz: Bagaittuk ala ez gaittuk? San Juan Uzarragako zeru txit argiak aurrera".