Hurrengo astean azken aukera bat egongo da parte hartzeko egubakoitzean, urtarrilak 27, 10:15ean Gailur tabernan.
Kanporaketa batean parte hartu daiteke eta zortzi edo lau erregetara jokatu bikoteen akordioz, kanporaketa hauetatik sailkatutakoekin urtarrilaren 29an, domeka, jokatuko da herriko finala Arin jatetxean. Bertan sari-banaketa eta lurraldeko txapelketara joango diren bikoteak hautatuko dira.
Lurraldekoaren ondoren Euskal Herrikoa etorriko da; horietara joan ahal izateko aukera bakarra herrian sailkatzea da.