Martitzenean egindako ezohiko bilkuran onartu zuten Bergara eta Oñatiko udalerrien artean mugaketa lanak egiteko espedientea hastea eta mugaketa batzordea osatzea. Alkateak, Idazkariak, Hirigintza teknikariak, eta Hirigintza eta Nekazaritzako zinegotziek osatuko dute batzordea. Oñati eta Bergarako udalek onartuta dute mugaketa lanak egiteko espedientea hastea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.